XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURDES.- Bai... a ze goizaldea....

Berehala gaia aldatzen du: LURDES.- Asko kosta al zaizu lekua aurkitzea?.

PEDRO.- Ez asko... Ez nintzen sekulan hona etorri baina.

LURDESen atzetik ibiltzen hasten da, aire erromantiko antzeko batez.

PEDRO.- Aurrerago etortzen ginen umetan, arroketan bainatzera eta hola... Gizonezkoen gauzak....

LURDES urduri samar dago PEDROren tonu adeitsua eta begiradak direla eta.

Bere parean jartzeko ahalegina egiten du, koketeria apur batez galdetuz: LURDES.- Andregaiarekin?.

PEDRO.- Ez, ez... harekin goizetan izaten zen, hondartzan... Pentsa ezazu... Familiaren toldopera...

LURDES pozik bere amarruaz. Irribarre egiten du.

LURDES.- Andregaia zenuen orduan... Formala? PEDRO.- Beharko... Ezkondu ere egin ginen... penaltiz... orduan askotan gertatzen zen... zailena maitasuna egitea zen, baina lortzen bazenuen, ai!...

Nirea txorta bakarreko belaunaldia da....